domingo, 26 de enero de 2014



IRUNGO BAKEAREN ABESTIA



Esperantza galdu gabeee,
denok bakearen alde
Gure eskuak mundura
zabalduaz, esperantzaa
galdu gabe.

KRIISTAU ESKOLAAAAAK
BAKEA ELKAR ERAIKITZEN
EL PILAR, SAN VICENTE,
KARMELITAK TA LA SALLEN
DENOK BAKEAREN ALDE

BALORE UGARIIIIII
EGUNERO LANTZEN ARI
SOLIDARITZA, MAITASUNA
ERRESPETU, LAGUNTASUUNA

ELKAR BIZITZEN IKASIZ

Euskal Herriiaan bakea,
baita munduuan ere,
Afrikan, Ameriketan,
Asian ta Ozeaniian,
bakea, Europan ere.

KRIISTAU ESKOLAAAAAK
BAKEA ELKAR ERAIKITZEN
EL PILAR, SAN VICENTE,
KARMELITAK TA LA SALLEN
DENOK BAKEAREN ALDE

BALORE UGARIIIIII
EGUNERO LANTZEN ARI
SOLIDARITZA, MAITASUNA
ERRESPETU, LAGUNTASUUNA
ELKAR BIZITZEN IKASIZ

KRIISTAU ESKOLAAAAAAK
BAKEA ELKAR ERAIKITZEN
EL PILAR, SAN VICENTE,
KARMELITAK TA LA SALLEN
DENOK BAKEAREN ALDE



BAKEA GUREGAN BEDI

ZU, NI, HORI ETA HAU
DANOK GARA LAGUN.
BAKEZ BIZI GAITEZEN
ELKAR ZAINDU DAIGUN.
BAKEA GAUR TA BAKEA BIHAR
BAKEA DAIGULA BETI
BAKEA HEMEN DA
BAKEA HOR
BAKEA GUREGAN BEDI.




                                                           BETOR BAKEA AUDIOA 

 

BETOR BAKEA
EZ KENDU, GERO, UME BATI OGIRIK,
EZTA EZPAINETATIK IRRIBARRERIK!
HERRIAK EZ DAITEZELA BORROKAN IBIL!
EZ ITZALI, GERO MAITASUN BEGIRADARIK!


ELKARREKIN INOIZ EZ EZAXOLARIK!
EZ GORDE, GERO, SENIDEARI GORROTORIK!
ESPERANTZARAKO BERANDUEGI EZ BAITA,
EZ GOGORTU, GERO, BIHOTZIK!


ETOR BEDI BAKEA
HERRIETARA, BIHOTZETARA.
ETOR BEDI BAKEA
PERTSONENGANA, LAGUNENGANA!
MAITASUNAK ALDA DEZALA MUNDUA.


DENOK POZ-POZIK, ESKUTIK ORATUTA,
MAITASUNA LEGE BAKARRA DA ETA.
ABERATSEK, GUTXIEN DAUKATENEK,
EZ DITZATELA ESPLOTA!


EZ KENDU, GERO, GAUARI MUSIKARIK!
SORTATUTAKOARI, EGUNSENTIARI… DISTIRA!
HAIZEAREN LAZTANAK SENTITUKO DITUGU!
BETOR BAKEA GURE HERRIRA!


viernes, 17 de enero de 2014

SANTA AGEDA ABESTIA

Zorion etxe hontako denoi
oles egitera gatoz
aterik ate ohitura zaharrak
aurten berritzeko asmoz.                                    DENAK
Ez gaude oso aberats diruz
ezta ere oinetakoz
baina eztarriz sano gabiltza
ta kanta nahi degu gogoz.

Santa Ageda bezpera degu
Euskal Herriko eguna
etxe guztiak kantuz pozteko
aukeratua deguna.                                              DENAK
Santa maitea gaur hartu degu
gure bideko laguna
Haren laguntzaz bete gentzake
egun hontako jarduna.

Bedeinkatua izan dadila
etxe hontako jendea
pobre ta umil dabiltzanentzat
badute borondatea.                                               3.A
Santa Martiiri maitea
dago errukiz betea
berak alkantzatuko digula
osasuna ta bakea.

Borrero gogor hoiek diote
hilko da gaurko gauean.
Lehen bezain firme bilatu zuuten
Santa hau biharamunean.                                     3.B
Esan ziooten oonean
nahi dezu gure legea?
Bestela presentatuko zera
poliziaren aurrean.

Libertatea eskatzen diot
etxeko printzipalari
Santa Agedaren alabantzak
abestutzera noa ni.                                                 4.A
Eskerrak diizkit iipini
Santa bedeinkatu honi.
Honen fedean bizi gaitezen
osasunez eta ongi.

 Agur orain esaten diot
Santa honekin batean
urte ontxo pasa dezaaten
osasunez ta bakean.                                               4.B
Pobre umiilen aartean
beti erruki gaitezan.
Karidadeak lagunduko du
zeerukoo atean.

KURTSO BUKAERAKO JAIALDIA

KURTSO BUKAERAKO JAIALDIA: BIDAI MUSIKALA MUNDUTIK ZEHAR

2012ko JAIALDIKO BIDEOA

AFRIKA/3. A

  1. 00"-14": hegazkin bat bezala mugitzen den haur talde bat irteten da agertokira: besoak zabalik daramatzate, hegan balihoaz bezala. Guztien erdian, mutiko bat eta neskato bat doaz - Tarzan eta Jane-oihanaren gainetik hegan. Tarzanek hegazkina gidatzen doanaren itxurak egiten ditu eta Janek lekuak seinalatzen ditu besoarekin, afrikar oihaneko ikuspegi zoragarriak miretsiz balihoa bezala. Parte honen azkenaldera, hegazkina lurrera erortzen da, hegazkinarena egiten zuten haurrak lurrean gelditzen dira eta Tarzanek eta Janek arropetan duten hautsa kentzeko keinuak egiten dituzte.
  2. 14"-37": txinpantzeak agertzen dira, urratsa luzeak eta animalia hauen beso-keinu tipikoak eginez. Hegazkinaren inguruan mugitzen dira, harridura aurpegiarekin. Pixkanaka, Tarzan eta Janengana hurbiltzen dira. Neska-mutikoak hegazkinetik irteten dira: izuturik daude. Txinpantzeek ukitu egin nahi dituzte. Tarzan eta Jane lehen planoan kokatzen dira, agertokira begira. Txinpantzeak bikotearen atzean kokatzen dira. Guztiak beren buruaren jiran biratzen dira, lehenik eskuinera eta gero ezkerrera. Geratzen den denbora guztian, tximinoak balira bezala mugituko dira.
  3. 37"-45": guztiak elkartzen dira eta joan egiten dira agertokitik hegazkina eramanez.
  4. 45"-1´00": lehoi arren papera egiten duten mutilak sartzen dira, besoekin keinuak eginez, atzaparrak balituzte bezala. agertokian sakabanatzen dira eta bakoitzak bere tokia hartu duenean, atzapar bera mugitzen dute gutiek batera, lehenik eskuina eta gero ezkerra.
  5. 1´00"-1´11": lehoi emeen papera egiten duten neskak sartzen dira, urrats luze eta dotoreekin, eta arren alboan kokatzen dira, bikoteka. Behin elkartu direnean, baltsa dantzatzera, balihoaz bezala elkarri heltzen diote eta bira bat ematen dute. Horren ostean, geldi-geldi geratzen dira, estatuak bailiran.
  6. 1´11"-1´26": gameluak sartzen dira eta lehoiak botatzeko imintzioa egiten dute, aldaka-keinu batekin. Lehoiak, ar eta eme, lasterka joaten dira gertokitik.
  7. 1´26"-1´37": basamortuko biztanleak agertzen dira, besoak musikogramako irudian bezela dituztela, txandaka, eskuinera eta ezkerrera mugituz. Gameluen aurrean kokatzen dira eta, guztiak batera, alboetara lekualdatzen dira, lehenik eskuinera eta gero ezkerrera.
  8. 1´37"-1´51": gameluak eta basamortuko biztanleak agertokian daudela, gainerako guztiak sarten dira: Tarzan, Jane, txinpantzeak, lehoi arrak eta lehoi emeak. Elkar agurtzen eta besarkatzen hasten dira, aditzera emanez guztiak bizi daitezkeela Afrikan, desberdinak izan arren.
  9. 1´51"-1´59": agertokian sakabanaturik guztiak batera makurtzen dira. Berriro zutitzen dira besoak gora dituztela eta, lasterka, guztiak erdian elkartzen dira, harik eta, musika kolpetik isiltzen denean, geldi-geldi geratzen diren arte.

ASIA / 3. B

  1. 00"-18": hinduz jantzitako bost haur sartzen dira agertokira. Bostetako bat printzesa hindua da eta beste laurek ikulki moduko baten gainean daramate printzesa agertokira. Eskaiezu lau haur hauei beren eskuak elkartu eta eserleku antzeko bat era dezatela, printzesa hinduarena egiten duen neska bertara igo ahal izan dadin. Agertokiaren erdira iristen direnean, printzesa hindua bere lagunen besoetatik jaitsi eta bostak jendeari begira ipiniko dira, printzesa erdian dela. Gainerako segundoetan, bertan geldituko dira mugitu gabe.
  2. 19"-34": hinduz jantzitako gainerako haurrak agertzen dira trostan, zaldi gainean ibiliko balira bezala. Lehenbizi sartu diren bost haurren inguruan bira egin eta berauen atzealdean ipiniko dira, jendeari begira. Gainerako segundoetan, bertan geldi egongo dira.
  3. 35"-44": txinatarrez jantzitako haur taldea sartzen da agertokira. Urratsa txikiak emanez eta besoak bularraldean gurutzaturik dituztela mugituko dira. Aurreko zatian sartu direnen albo batean ipiniko dira.
  4. 45"-51": arabiarrez jantzitako haurrak agertzen dira. Urratsak poliki emanez sartuko dira agertokira, aldakak mugituz eta besoak musikograman bezala dituztela. Txinatarrak eta bigarren aldian sartu diren hinduen ilara berean kokatu behar dira, txinatarrak ipini ez diren aldean.
  5. 52"-1´06": denek batera, dauden tokian birak egingo dituzte, goruntz begira eta eskuak buru gainean astinduz. Lehenbizi eskuinera eta gero ezkerrera biratuko dira. Mugimendu hau bera bi aldiz errepikatzen da.
  6. 1´07"-1´20": bi ilaratako haurrak, alboetan dituzten lagunei gerritik heldu eta, musikaren erritmoan, zangoak aurrerantz altxatzen hasiko dira, lehenbizi eskuineko zangoa altxatuz eta gero ezkerrekoa. Garrantzitsua da denek aldi berean zango berdina altxatzea.
  7. 1´21"-1´35": haurrak lagunengandik askatu eta zangoak mugitzen hasiko dira, lasterka arituko balira bezala, baina dauden tokitik mugitu gabe. Besoen mugimendua oinenari egokitu beharko zaio.
  8. 1´36"-1´49": haur bakoitza hurbilen duen lagunarekin elkartu eta, musikaren erritmoan, binaka dantzatzen hasiko dira, agertokian duten eremu guztian hara eta hona mugituz.
  9. 1´50"-2´03": lasterka, haur bakoitza hasieran zegoen tokira itzuliko da. 1´56"ean, denek batera bira bat emango dute eskuinaldera, eta 1´59"an gauza bera, baina ezkerreko aldera. Azken segundoan, besoak altxatu eta goruntz begiratu behar dute denek, Haurrak horrela daudela amaituko da koreografia.

EUROPA /4. B

  1. 00"-22": hasierako segundoak guztiak adi egoteko dira. 09"an, lehen haur talde irtengo da agertokira, frantses okinez jantzita eta eskuineko eskuan "baguettea" dutela. Itzuli bat egingo dute Eiffel dorrearen inguruan, ogiak saski batean utziko dituzte eta joan egingo dira agertokitik.
  2. 23"-40": tximinia-garbitzaile ingelesak agertokira sartuko dira eskuineko eskuan erratz bana dutela. "Big Ben"en inguruan itzuli bat egingo dute, zangoak irekita jauzi eginez, lehenik, guztiak erlojuari bizkarra emanez, eta ondoren, guztiak erlojuari begira.
  3. 41"-49": tximinia-garbitzaileak dorrea inguratuz geratuko dira, eta erratzekin erlojua seinalatuko dute, kanpaikadak entzuten diren bitartean. Gero, joan egingo dira.
  4. 50"- 1´02": eskusoinua entzuten den bitartean, tiroldarrak agertokira irtengo dira eta balsa dantzatuko dute, binaka.
  5. 1´03"-1´20": okinak eta tximinia-garbitzaileak azalduko dira berriro, agertokiaren ezker aldetik, biribila osatuz.
  6. 1´21"- 1´25": neska espainiarra agertuko da eskuineko aldetik, eta, irmotasunez, erdi-erdian kokatuko da. Geldi geratuko da, soinekoaren isatsari eskuarekin eutsiz.
  7. 1´26- 1´42": agertokian mugituko dira guztiak, Okinek beren ogiak hartuko dituzte, tximinia-garbitzaileek garbiketa itxurak egingo dituzte, tiroldarrak txaloka hasiko dira eta espainiarrak bira batzuk egingo ditu, soinekoa hegaraziz.
  8. 1´43"- 1´53": Pozari oda entzuten den bitartean, guztiek elkarri eskutik helduko diote eta gora altxako dituzte eskuak, denok batera bizi behar dugula gogoraraziz.

IPAR AMERIKA /  4. A

  1. 00"-16": janzki dotoretako haur taldea sartuko da agertokira, Hollywoodeko aktoreak bailiran. Geldi-geldi ibiliz, jendea agurtuko dute, alfonbra gorriaren gainean joango balira bezala.
  2. 17"-20": behizainez jantzitako neska-mutilak agertuko dira. Ilaran sartuko dira, zaldi gainean ibiliko balira bezala, eta aurreko taldeko haurren ondoan ipiniko dira.
  3. 21"-38": agertokiko albo batetik, neska talde bat aterako da korrika, hauek ere dotore jantzirik. 27. segundoan, bikoteka jarri eta musikaren erritmoan dantzatuko dute denek agertoki guztian.
  4. 39"-46": bikoteka eta musikaren erritmoari jarraituz, agertokitik irtengo dira. urrats bakoitzean zango bat altxatuko dute. Garrantzitsua da denek aldi berean zango berdina altxatzea.
  5. 47"-1´01": janzki mexikarrak dituzten neska-mutilak sartuko dira agertokira eta, elkarri eskua emanez, biribilean jarriko dira. Denbora honetan erlojuko orratzen kontrako norabidean emango dituzte birak.
  6. 1´02"-1´09": lehenago esku hartu duten guztiak irtengo dira korrika agertokira (janzki dotoreko neska-mutilak eta behizainez jantzitakoak). Ilaran jarriko dira denak, jendeari begira, agertokiko albo batean. Bien bitartean, mexikarrez jantzitakoak ere ilaran jarriko dira, aurrekoen alboan.
  7. 1´10"-1´16": denak batera charlestonaren ohiko urratsak egiten hasiko dira. Lehenbizi eskuineko oina aurreratzen da eta gero ezkerrekoa, gorputz-enborra atzealdera okertuz. Ondoren, urrats bat ematen da atzealdera ezkerreko oinaz eta gero eskuinekoaz, gorputz-enborra aurrealdera makurtuz. Besoek eta oinek paraleloan egon behar dute.
  8. 1´17"-1´20": denak geldi jendeari begira dauden bitartean, behizainez jantzitakoek urrats batzuk egingo dituzte aurrerantz zaldi gainean joango bailiran eta gero beren lekuetara itzuliko dira zaldi gainean atzera eginez.
  9. 1´21"-1´28": denak ilaran jendeari begira, besoak altxatu eta ezker-eskuin astinduko dituzte palmondoak bailiran.
  10. 1´29"-1´45": biribilean korrika hasiko dira denak eskuak gerrian dituztela eta berriro ilaran jarriko dira agertokira begira. Azken segundoan, denak batera besoak altxatu eta goruntz begira geldituko dira.

HEGO AMERIKA / 4. A

  1. 00"-10": agertokiaren alde batetik sartzen dira Karibeko arropaz jantzitako haurrak. Ilaran doaz, sorbaldak eta aldakak musikaren erritmoan mugituz, eta errenkadan kokatzen dira, guztiak ikusleei begira.
  2. 11"-22": tango-dantzariz jantzitako haurrak agertzen dira. Bi taldetan datoz eta talde bakoitza agertokiaren alde banatatik sartzen da. hauek ere ilaran datoz eta lehenago sartu diren haurren atzetik pasatzen dira. Han gurutzatzen dira eta aurrera jarraitzen dute, harik eta denak errenkadan kokatzen diren arte, ikusleei begira, lehengo ilararen aurrean.
  3. 23"-27": Karibeko arropaz jantzitako haurrak ere taldeka zatitu eta bi ilaratan abiatzen dira (bata eskuinera eta bestea ezkerrera), sorbaldak eta aldakak mugituz, harik eta lehengoen aurrean kokatu arte, binaka, haur bakoitza bere bikotearen aurrez aurre, baina heldu gabe.
  4. 28"-41": Karibeko arropaz jantzitako haurrak tiko-tikoa dantzatzen hasten dira. Horretarako, gorputz-enborra aurrera eta atzera okertu behar dute, sorbaldak mugitzen dituzten bitartean. Bikotekide bat aurrera makurtzen denean, besteak atzera okertuta egon behar du. Mugimendu hori pasarte guztian errepikatuko da. Bitarteean, gainerako haurrak geldi-geldi egongo dira.
  5. 42"-58": aurreko pasartean dantza egin duten haurrak geldi geratuko dira une horretan dauden posizioan. Orduan, tango-dantzariz jantzita daudenak binaka jarri, elkarri eskutik heldu eta aurrera egingo dute, aldakak mugituz, lehengoen aurrean kokatu arte, aurrera beggira. 47. segundoan, gutxi gorabehera, haur guztiek besoak altxatuko dituzte buruaz goiti eta ezker-eskuin mugituko dituzte, palmondoak balira bezala, musikaren erritmoan.
  6. 59"-1´16": Karibeko arropaz jantzitako haurrak besoak jaitsi eta geldi geratuko dira. Bitartean, mugimendu bizkor batean, gainerako haurrak binaka batuko dira, esku bana elkartuz eta beste eskuaz lagunari gerritik gelduz. Une horretan, tangoaren erritmoan mugitzen hasiko dira, lau urrats luze eta azkarrekin agertokiaren ezkerraldera mugituz; segidan, bira zakar bat eskuinera eta beste lau urrats luze agertokiaren eskuineko aldera, amaieran, ezkerrera bira zakar bat eginez. Urrats horiek pasarte guztian zehar errepikatuko dira.
  7. 1´17"-1´33": bikoteka, koreografian parte hartzen duten haur guztiak banbaren erritmoan mugitzen hasiko dira. Ikusleei begira jarrita, bikote bakoitzaren ezkerrean dagoen haurrak ezkerreko hankaren gainean aurrera egingo du, gorputza eskuinera biratzen duen bitartean, ia bikotekidearen aurrez aurre ipini arte, eta honek, bitartean, eskuineko zangoarekin aurrera egingo du eta gorputza ezkerrera biratuko du. Ondoren, kontrako mugimendua egingo dute, aurreratutako hanka atzeratuz eta gorputza 180 gradu biratuz, bikoteari bizkarra emateko, baina eskutik askatu gabe. Mugimendu bizkor hori pasarte guztian zehar errepikatuko da, haurrek sorbaldak eta aldakak mugitzen dituzten bitartean. 1´28"an, gutxi gorabehera, alda dezatela lagunari heltzeko darabilten eskua eta bera, baita beren orientazioa ere.
  8. 1´34"-2´00": haur guztiek kate bat eratuko dute, biribilean mugituz. Ikusleengandik hurbilen dauden haurrak abiatuko dira, ilaran, sorbaldak eta aldakak mugituz eta aurrekoari gerritik helduz. Gainerako haurren atzetik joango dira, harik eta atzeko ilararen muturrean dagoenak katearekin bat egiten duen arte, lagun guztiak atzetik dituela. Biribilean ibiltzen jarraituko dute, baina azken segundoan, guztiek batera besoak altxatuko dituzte eta gora begira geratuko dira.

miércoles, 3 de octubre de 2012

GABON KANTAK


HELDU DIRA GABONAK


Gabonak eguberri
Ez da ametsa bakarrik
Anaitasuna da ageri
Denontzat pozgarri.

Gabonak eguberri
Gizateriaren egarri
Justizia eta bakea
Egin bitez egi

Turroia banatuz mahai batean
Askoz gozoago dirudi
Zein ederrak diren gabonak beti
Iristen bazaie guztieri


Gabonak eguberri
Ez da ametsa bakarrik
Anaitasuna da ageri
Denontzat pozgarri.

Gabonak eguberri
Gizateriaren egarri
Justizia eta bakea
Egin bitez egi

Oparitu nahi nizuke gaur dena
Nire etxea, jana, maitasuna,
Ez bedi falta eguneroko ogirik,
Ez urik, lanik, ez eta etxerik.

Gabonak eguberri
Ez da ametsa bakarrik
Anaitasuna da ageri
Denontzat pozgarri.

Gabonak eguberri
Gizateriaren egarri
Justizia eta bakea
Egin bitez egi

Justiziaren alde borrokatuz
Maitasuna ereinez bazoaz
Bizi mezulari izango zara zu
Eta gabonetako aingeru.


GABON, GABON

AUDIO "GABON-GABON" LETRAREKIN

AUDIO "GABON-GABON" LETRARIK GABE (KARAOKE)


Hitzebera askobide esan ziguten
Bai legatu ez zela erne egoteko
Profeten hitzak orain beteak dira
Alaitasun garaiak iritisi dira.

Gabon, gabon, Jainkoak dio
Gabon, gabon, Mesias sor
Gabon, gabon, Jesus du izena
Gabon, gabon, salbatzaileak

Zerura begira itxaroten zuten
Herrira noiz jaitsiko izar bizi bat
Eta egunsentian argizaria
Mutiko  egin zen Belen herrian.

Gabon, gabon, Jainkoak dio
Gabon, gabon, Mesias sor
Gabon, gabon, Jesus du izena
Gabon, gabon, salbatzaileak


DIN DAN DON

DIN-DAN-DON (KARAOKE)

Din dan don, din dan don!
Eguberri on!
Zorion, zorion!
gabonak, din-dan, don!
Din dan don, din dan don!
Eguberrion!
Zorion, zorion, Gabonak Gabon!

Izar bat hasi da dizdizka zeruan
berri onak zabaltzen ari zaigu munduan.
Jaio da, jaio da, Jaunaren semea,
askatxo batean dago, lastoen gainean.

Din dan don...

Aingeruak kanta, artzain onak dantzan,
Jainkoaren jaiotzan Pakea eta Haintza!
Astoak, aja-ja! Idiak, mu-mu-mu!
estalpe zaharrean kantuan ari zaizkigu.

Din dan don...


Din dan don...


OLENTZERO

Olentzero joan zaigu
mendira lanera
intentzioarekin
ikatz egitera.
Aditu duanean
Jesus jaio dela
laisterka etorri da
berri ematera.

Horra! Horra!
Gure Olentzero!
Pipa hortzetan duela
exerita dago

kapoiak ere baitu arruautzatxuekin,
bihar meriendatzeko boteil arduakin

 bihar meriendatzeko boteil arduakin.


Olentzero buru handia
entendimentuz jantzia
bart arratsean edan omen du
bost arrobako zagia. (bis)

Hori urde tripa haundia
trarala la la, trarala la la
Hori urde tripa haundia
sagar ustelez betea (bis)


ZATOZTE KRISTAUAK

Zatozte kristauak, bihotzak pozturik;
Zatozte, guztiok, Betlehenera,
Jaio dan gure Jesus ikustera;
Jauna gurtu dezagun,
Jauna gurtu dezagun,
Jauna gurtu dezagun ahuspezturik. (Bis)


Ardiak utzita datoz artzain onak,
Zerutik deituak estalpera.
Goazen gu ere eurekin batera;
Jauna gurtu dezagun,
Jauna gurtu dezagun,
Jauna gurtu dezagun ahuspezturik. (Bis) 

 
Adeste, fideles, laeti, triumphantes,
Venite, venite in Bethlehem:
Natum videte Regem Angelorum:
Venite adoremus, venite adoremus
Venite adoremus Dominum.


NOEL NOEL

THE FIRST NOEL AUDIOA (KARAOKE)

Gabon gaua iritsi da
Jose ta Maria
astoa ta idiiak
estalpean.
Jesus haurra jaio da
goratu dezagun.
Jainkoaren semea
iritsi zaigu.

Aaintza, Aaintza, Aaintza, Aintza.
Jesus jaio zaigu Beelenen.


Thee fiirst Noowell
thee angels did say
Was to certain poor shepherds in fields as they lay;
Iin fields where they,
laay keeping their sheep,
On a cold winter's niight that was soo deep:

Nooweell, Noowell, Nooweell, Nowell,
Born is the Kiing of Iisrael.




Haurtxo maite, nola zaude,
Sehaskan negarrez?
Atoz gaur nere bihotzera,
Atoz, bai lo lo egitera.
Abesti maitaleez,
Abesti maaitalez.

Noche de paz, noche de amor,
Todo duerme al rededor
entre los astros que esparcen su luz
viene anunciando al niño Jesús
Brilla la estrella de paz
Brilla la estrella de paz.

Eguberri, egun argi,
Zeruan kantari:
Aintza zeru goian Aitari,
Bake lurrean gizonari,
Eskerrak Amarii,
Eskerrak Aamari.



HATOR-HATOR

HAURTXO MAITE AUDIOA (KARAOKE)

Hator, hator mutil etxera 
gaztaina ximelak jatera, 
Gabon gaua ospatutzeko 
aitaren eta amaren ondoan. 
Ikusiko duk aita barrezka 
amaren poz ta atseginez. 

Eragiok, mutil, aurreko danbolin horri. 
Gaztainak erre artean, 
gaztainak erre artean, 
txipli txapla, pum! 

Gabon gaua pozik igaro dezagun.




<

GABON KANTAK


HELDU DIRA GABONAK


Gabonak eguberri
Ez da ametsa bakarrik
Anaitasuna da ageri
Denontzat pozgarri.

Gabonak eguberri
Gizateriaren egarri
Justizia eta bakea
Egin bitez egi

Turroia banatuz mahai batean
Askoz gozoago dirudi
Zein ederrak diren gabonak beti
Iristen bazaie guztieri


Gabonak eguberri
Ez da ametsa bakarrik
Anaitasuna da ageri
Denontzat pozgarri.

Gabonak eguberri
Gizateriaren egarri
Justizia eta bakea
Egin bitez egi

Oparitu nahi nizuke gaur dena
Nire etxea, jana, maitasuna,
Ez bedi falta eguneroko ogirik,
Ez urik, lanik, ez eta etxerik.

Gabonak eguberri
Ez da ametsa bakarrik
Anaitasuna da ageri
Denontzat pozgarri.

Gabonak eguberri
Gizateriaren egarri
Justizia eta bakea
Egin bitez egi

Justiziaren alde borrokatuz
Maitasuna ereinez bazoaz
Bizi mezulari izango zara zu
Eta gabonetako aingeru.


GABON, GABON

AUDIO "GABON-GABON" LETRAREKIN

AUDIO "GABON-GABON" LETRARIK GABE (KARAOKE)


Hitzebera askobide esan ziguten
Bai legatu ez zela erne egoteko
Profeten hitzak orain beteak dira
Alaitasun garaiak iritisi dira.

Gabon, gabon, Jainkoak dio
Gabon, gabon, Mesias sor
Gabon, gabon, Jesus du izena
Gabon, gabon, salbatzaileak

Zerura begira itxaroten zuten
Herrira noiz jaitsiko izar bizi bat
Eta egunsentian argizaria
Mutiko  egin zen Belen herrian.

Gabon, gabon, Jainkoak dio
Gabon, gabon, Mesias sor
Gabon, gabon, Jesus du izena
Gabon, gabon, salbatzaileak


DIN DAN DON

DIN-DAN-DON (KARAOKE)

Din dan don, din dan don!
Eguberri on!
Zorion, zorion!
gabonak, din-dan, don!
Din dan don, din dan don!
Eguberrion!
Zorion, zorion, Gabonak Gabon!

Izar bat hasi da dizdizka zeruan
berri onak zabaltzen ari zaigu munduan.
Jaio da, jaio da, Jaunaren semea,
askatxo batean dago, lastoen gainean.

Din dan don...

Aingeruak kanta, artzain onak dantzan,
Jainkoaren jaiotzan Pakea eta Haintza!
Astoak, aja-ja! Idiak, mu-mu-mu!
estalpe zaharrean kantuan ari zaizkigu.

Din dan don...


Din dan don...


OLENTZERO

Olentzero joan zaigu
mendira lanera
intentzioarekin
ikatz egitera.
Aditu duanean
Jesus jaio dela
laisterka etorri da
berri ematera.

Horra! Horra!
Gure Olentzero!
Pipa hortzetan duela
exerita dago

kapoiak ere baitu arruautzatxuekin,
bihar meriendatzeko boteil arduakin

 bihar meriendatzeko boteil arduakin.


Olentzero buru handia
entendimentuz jantzia
bart arratsean edan omen du
bost arrobako zagia. (bis)

Hori urde tripa haundia
trarala la la, trarala la la
Hori urde tripa haundia
sagar ustelez betea (bis)


ZATOZTE KRISTAUAK

Zatozte kristauak, bihotzak pozturik;
Zatozte, guztiok, Betlehenera,
Jaio dan gure Jesus ikustera;
Jauna gurtu dezagun,
Jauna gurtu dezagun,
Jauna gurtu dezagun ahuspezturik. (Bis)


Ardiak utzita datoz artzain onak,
Zerutik deituak estalpera.
Goazen gu ere eurekin batera;
Jauna gurtu dezagun,
Jauna gurtu dezagun,
Jauna gurtu dezagun ahuspezturik. (Bis) 

 
Adeste, fideles, laeti, triumphantes,
Venite, venite in Bethlehem:
Natum videte Regem Angelorum:
Venite adoremus, venite adoremus
Venite adoremus Dominum.


NOEL NOEL

THE FIRST NOEL AUDIOA (KARAOKE)

Gabon gaua iritsi da
Jose ta Maria
astoa ta idiiak
estalpean.
Jesus haurra jaio da
goratu dezagun.
Jainkoaren semea
iritsi zaigu.

Aaintza, Aaintza, Aaintza, Aintza.
Jesus jaio zaigu Beelenen.


Thee fiirst Noowell
thee angels did say
Was to certain poor shepherds in fields as they lay;
Iin fields where they,
laay keeping their sheep,
On a cold winter's niight that was soo deep:

Nooweell, Noowell, Nooweell, Nowell,
Born is the Kiing of Iisrael.




Haurtxo maite, nola zaude,
Sehaskan negarrez?
Atoz gaur nere bihotzera,
Atoz, bai lo lo egitera.
Abesti maitaleez,
Abesti maaitalez.

Noche de paz, noche de amor,
Todo duerme al rededor
entre los astros que esparcen su luz
viene anunciando al niño Jesús
Brilla la estrella de paz
Brilla la estrella de paz.

Eguberri, egun argi,
Zeruan kantari:
Aintza zeru goian Aitari,
Bake lurrean gizonari,
Eskerrak Amarii,
Eskerrak Aamari.



HATOR-HATOR

HAURTXO MAITE AUDIOA (KARAOKE)

Hator, hator mutil etxera 
gaztaina ximelak jatera, 
Gabon gaua ospatutzeko 
aitaren eta amaren ondoan. 
Ikusiko duk aita barrezka 
amaren poz ta atseginez. 

Eragiok, mutil, aurreko danbolin horri. 
Gaztainak erre artean, 
gaztainak erre artean, 
txipli txapla, pum! 

Gabon gaua pozik igaro dezagun.




<